bigarren orokor eta teknologikoa

bigarren orokor eta teknologikoa

Bigarren orokor eta teknologikoko gela klasea ikasleen ezagutzak, trebetasunak eta kultura sendotzeko diseinatua da, kolegiotik lizeorako transizioa lortzeko gisan. Azken zikloaren barne ibilbide bat hautatzen laguntzen ditu.

Bigarren orokor eta teknologikora 3garrenaren ondotik etor daiteke, hirugarren hiruileko gelako kontseiluak onartu baldin badu.

orientazioa lortzeko laguntza

Urte hastapenean matematika eta frantsesean posizionamendu-frogak egiten dira zuen lorpen eta beharrak neurtzeko.

Laguntza pertsonalizatuari eta orientazioari eskainitako 54 ordu: formakuntzen, lan sektoreen ezagutza, etab.

Programa

Hautuzko gaiei buruzko xehetasunak

Atzerriko edo eskualdeko hirugarren hizkuntza bat ikasteak LVA eta LVBrentzat ezarritako helburu berak ditu, ikaslea aktibo eta autonomo izatea, ahozkoan trukaketa, konbentzitze, debate egoeretan emanez, baita idatzian kondaketa, dekribapena, azalpen ematea eta argumentazioa lanaraziz.

Ber momentuan ikasleak bere jakiteateak barnatzen ditu lantzen duen hizkuntzan, kultura arloan baita eremu geografikoak landuz ere. Aberastasun pertsonalerako, baita herritartasunerako formakuntzaren barne, eta ikasle ibilbidean erabilgarri ere izanen da.

Hautuzko gaiak ez dira kontrol jarraikiaren barne. Lehen eta Terminaleko hiruila bakoitzetako notek dute baxorako balio.

Lizeoak Bigarrenetik Terminalera eta Lizeo Orokor baita Profesionaleko ikasle guziei proposatzen die antzerki ikasgaia hautuzkoan.
Hautuzko gai hori 13h25 etatik 17h arte emana izanen da ostiral arratsalde guziz.
Hautuzko gai hori hiruileko batez bestekoetan sartzen diren notekin ebaluatua da, eta ikasleari egin oharrak hiruileko ebaluaketa fitxetan agertzen dira, eskolatze garaiko ikasleen engaiamenduaren lekuko.
Hautuzko gai honetan, antzerkiaren alderdi guztiak lantzen dira, ikuslearen begiradatik abiatuz, testuak landuz arlo honetako kultura aberasteko, praktikatuz eta eszena-jolasak eginez. Urte osoan zehar momentu garrantzitsuak badira: training hastapenean, erran nahi baitu bakarkako edo taldekako oinarriei buruzko trebaketa (ahoskera, ahotsa, kokapena…) testu hautatzea (irakurketarekin), aukeratutako testuaren eszenaratzea eta urte bukaeran ikusle txiki baten aitzinean aukeztea.
Garrantzitsua den aspektu eskolarrraz gain, hautuzko gai honekin ikasleak ikusgarri bizidunei sentsibilizatzea da helburua. Gelaz kanpoko testuinguru batetan lantzen dituzte testuak, eta ardura modu kolektiboan. Hautuzko gai honen bidez ikasleek konfientsa hartzea lantzen dute.

Gorputz eta Kirol Heziketa Bigarren Orokor eta Teknologikoan sartzen diren ikasleei baita lehene orokor eta teknologikoan diren ikasleei proposatua zaie.

Norentzat?

Hautuzko gai hori haien praktika fisikoa emendatu nahi duten gazte motibatuei eskainia zaie, trebaketa edo etorkizuneko lanbidera orientzatzeko proiektu bat proposatuz.

Helburuak :

3 eta 6 aktibitate artean eginez eta sakonduz beharrezko irakaskuntzako Kirol eta Gorputz Heziketa saioetan ikasitakoa baino urrunago joatea da xedea.

Durée :

3 urtez bigarrenetik terminalera
2 eta 3 oren artean astero

Hautuzko gai hori jarraitzeak Baxoan opzioa aurkezteko aukera ematen du.

Ikasleek Arte Plastikoak hautuzkoan CNEDaren bidez segitzeko aukera dute, eta arte plastikoetako irakasle batek honetan lagunduko ditu.

Ostegun arratsaldetan lizeoko ikasle guziei idekiak diren tailerrak ere proposatuak dira. Ikasleek modu librean pratika dezakete, edo laguntza ukanez arte plastikoko gaiak eginez. Nahi dutenek arte eskola batean sartzeko edo arlo artistiko batean eguneratze bat egiteko “book” bat presta dezakete.

Bigarreneko ikasgai horrek aukera emanen dio ikasleari enpresa baten ibilmoldea, bere ingurune ekonomiko eta juridikoa ulertzeko, baita galdera ekonomiko handiei buruz galdezkatzeko eta hobeki sesitzeko gaurko problematika juridiko, ekonomiko eta kudeaketa arlokoak.

Hiru gai programaren barne, enpresa-ikuspegiari buruzko informazioa emateko:

  • Engaiatu eta abiatu, xedetik sorkuntzara
  • Antolatu eta erabaki, helburuetatik gauzatzera
  • Ereman eta aitzinaarazi

Orokorki, hautuzko gai honek MKZT sailera prestatzen du. Nahiz eta bigarrenean opzio hori ez segitu, ikasleak MKZT sailean sar daitezke lehenean.

Lekukotasuna

San Josepek, eskolaldiaz loratzeko aukera ematen du!

Emma, terminal orokorreko ikaslea

ibilbide europearra San Josepen

Ingeles saila

Espainol saila

Hizkuntza agiria

euskarazko elebitasuna

Irakaskuntza katolikoko sail elebiduna osoa da Uztaritzen, haur hezkuntzatik lizeoraino, kolegiotik pasaz. San josepe lizeoan ikasleek haien elebitasuna baloratu eta ongi burutu dezakete.

Irakasleak beren irakasgaietan diplomatuak dira, euskaraz formatuak edo graduatuak. Badu 20 urte baino gehiago proiektua eta taldea errektoretzak eta Bordeleko akademiak onartu eta ezagutuak dituztela.

Ikasleek euskaraz segi ditzakete Historia Geografia eta Matematikak.