Info praktikoak

Izen ematea urtarriletik ekainera egin daiteke.

Aurre-izen ematea egiteko:

  • Jar zaitez harremanetan lizeoko idazkaritzarekin, eta zuzendaritza-taldeko kide batekin hitzordua emango dizu (ikaslearekin eta haren eskola fitxekin etorri).

EDO

  • Aitzinetik izena on line eman eta gero lizeoko idazkaritzarekin harremanetan sartu. Honek hitzordua emanen dizu zuzendaritza-taldeko kide batekin (ikaslearekin eta haren eskola fitxekin etorri).

BTS NDRC rako izen emateak Parcoursup plataformaren bidez egiten dira.

diru laguntza eskaera

Nori zuzendua zaio?

Ikasleak zein gelatan emana du izena:

  • kolegioan 3.ean izanki, lizeo orokor teknologiko edo profesionalean segituko du

Diru laguntzarik ez duten lizeoko ikaslea:

  • 2., 1. edo terminalean, lizeo orokor, teknologiko edo profesionalean
  • CAPko 1. edo 2. urtean

Diru laguntzarik ez dutenak: aprendizak eta BTSeko ikasleak

Diru laguntza nazionala jadanik eskuratu dutenek ez dut eskaera berritzerik.

Noiz ?

Eskaera paperean egin dezakezu 2023ko maiatzaren 29tik uztailaren 5era (barne) eta irailaren 1etik urriaren 19ra ( barne), epe administratiboa.

Familien parte hartzea

Deskargatu 2023/2024 urteko familien ekarpena, esteka honetan klik eginez:

Scolarestek ditu jantegiko menuak proposatzen.

Ikasleek jantegian izena eman dezakete.

Urte hastapen guziz ikasleek jantegiko txartela eskuratzen dute. Txartelaren berregiteak 10€ kostako du.

Kanpotarrek puntualki jantegian jateko aukera dute. Apairuak 6€ kostatzen du,  ordainketa diruzainari egin behar zaio.

Erregimen aldaketak lehen hiruila aitzin egin behar dira. Aldaketa eskaera gutunez edo mailez egin behar da direction@saintjo64.fr helbidera. 

Uztaritzeko San Josepe lizeoak barnategia proposatzen du iaksle guzientzat. Barnetegia ingurune egokia da lanerako eta komunitatean bizitzeko, eta bizimodu atsegina proposatzen du. Barnategian 110 ikasle izan daitezke.

Barnetegiaren bizitza barne-araudi espezifiko batek eta erritmo propio batek erritmatzen du.

Barnategia astelehen arratsetik ostegun arratsera idekia da.

Barnategiko ordutegia:

  • 17h00 : Krakada / Denbora librea
  • 17h30 : Estudio behartua
  • 18h45:Lizeo profesionaleko ikasleen estudioaren bukaera eta aire hartzea
  • 19h00 : Lizeo orokorreko ikasleen estudio bukaera
  • 19h00 à 19h45 : Afaria
  • 19h45 à 20h00 : Aire hartzea
  • 20h00 : Barnategiaren idekitzea.
  • 22h00 : Oheratzea.

Izen emate txostenean zehaztu beharreko hautua:

AIGA San Josepen

Lizeoko ikasleek lizeoan berean AIGA presta dezakete prezio apalagoetan.

AIGA 16 urtetik goiti pasa daiteke

2022ko urriaren 15etik aitzina, AIGAn izena emateko adina urte batez apaldu da: gazteak 16 urte izan behar ditu prestakuntzaren lehen egunean, baina ezerk ez dio galarazten bere hautagaitza 15 urte eta erditik aurrera osatzea.

Infos pratiques - BAFA
Infos pratiques - BAFA

Sarbidea eta garraioa

Autobusen abiapuntua:

  • Baiona
  • Kanbo
  • Zuraide
  • Senpere
  • Hiriburu
  • Donibane Lohitzune
  • Ainhoa

Barnategian diren ikasleentzat autobusa astelehen goizetan Donibane Garazitik

  • Baiona zentrotik 20 minututan
  • 932. departamentalean, Baiona eta Kanbo artean, “Hegoaldeko Baiona” autobidetik 10 minutura.

Eguneroko lotura SNCF arekin: Donibane Garazi/Uztaritze