San Josepe Lizeoa Uztaritze

San Josepe Lizeoa Uztaritze

Baionatik 12 km-tara, San Josepe Lizeoak 1829az geroz eskualde guziko ikasleak errezibitzen ditu. Sail orokor eta teknologikoko (STMG) lizeoa, baita arlo profesionaleko lizeoa (Merkataritza, Salmenta, eta ASSP), eta BTSNDRC eta Bachelor Management Commercial goi mailako ikasketak proposatzen dituen ikastetxea da.

Ikastetxea trukaketa, ezagutza, gogoeta eta lan tokia da.

gure historia

Jeanne Elisabeth 1773ko uztailaren 5ean bataiatua izan zen, Blanc elizan, bere sortegunean berean. Arras giristinoa zen familia batean iragan zuen haurtzaro zoriontsu bat.

Iraultzak kuadro eta baloreak apurtzen ditu, presondegiratzeraino. 

Garai hartan, Elisabeth BICHIER des Ages -ek hogei bat urte zituen. “Ene bataioaren engaiamendua serioski hartzen dut” idazten du. Preso sartua eta askatua, Elisabeth bere amarekin biziko da, la Guimetière etxean, Béthines-en, Maillé-tik arras hurbil. Badu hilabeteak ez duela komuniatu, eta bihotzean du Jainkoari kontsakratzea.

Jakiten du hortik hamabost bat kilometrotara apez famatu batek gordezka zaintzen duela. Harengana doa gauez: André FOURNET Maillé-ko apezaren ezagutza egiten du.

Orduan Elisabethek bi lagun eta neskato batekin Guimetière-en komunitate bizi bat hasten du, FOURNET apezaren gidaritza pean. Honek idatzi zion: “badira haur batzuk ez dituztenak erlijioaren lehen printzipioak ezagutzen, ez dutenak inor horren irakasteko. Badira gaixo eriak ez dutena inor haien sendatzeko. Zato.”

1807ko oysailaren 2an, Molante-n, Maillé-tik hurbil 5 serorek haien agiantzak erraten dituzte. Elisabeth serorak André apezak igorri neska gazteak errezibitzen ditu baina etxea ttipiegia da, etorkizuna prestatu behar da.

1820ko maiatzaren 25ean, gaurko etxe nagusian kokatzen dira, La Puye-n.

Ukaten dituzten eskaerei ere erantzun behar dute: serorak galdeginak dira Biarnoko, Euskal Herriko (1829ean UZTARITZEn), Pariseko, Herault-ko, Landesetako. Elisabeth serora, osasunki atsekabetua izanik ere fundazio guzietan hor da, baita gaur San Josepe Lizeoa bihurtu den Uztaritzeko San Josepe Barnategiaren sortzearentzat, 1840an.

1829

Gurutzeko Andere Serorak Igonetik Uztaritzera heltzen dira.

1840

Uztaritzeko San Josepe Barnategiaren fundazioa.

1904

Uztaritzeko San Josepe Fundazioa Hondarribiara lekualdatzen da.

1926

San Josepe Barnategia berriz Uztaritzera lekualdatua da. Lehen mailako ziurtagiriaren prestatzea.

1950

Bigarren mailaren idekitzea eta baxoaren prestaketa.

1972

Estatuarekin bat egite kontratua

1978

Eskola mistotasuna bigarren mailan

1981

Zuzenbide laikoa. Sail teknologikoaren idekitzea eta Irakaskuntza Profesionaleko Lizeoaren idekitzea

1983

Idekitzea, aitzineko Santa Teresako laborantza kurtsoen, Osasun eta Jendarte B.E.Paren, eta Merkataritza eta Salmenta B.E.Paren beretzearekin.

1987

Salmenta eta ordezkaritza baxo profesionalen idekitzea

1988

Salmenta eta Saltegi Ekintzen B.E.P.-aren idekitzea

1989

Salmenta Indarren BTS aren idekitzea

1988-1990

San Frantxes Xabier hurbileko kolegioarekin berregituraketa.

1998

Ingurumena hautuzko ikasgai gisa eta 2. orokorrean elebitasuna proposatzen.

2004

Salmentaren Indarren BTS a BTS NRC bilakatzen da

2006

Haurtzaro Ttipiko CAP aren idekitzea

2008

BEP Merkataritza eta Salmenta 3 urteko Baxo Profesional bilakatzen da

2009

2 urtez egiten den CAP Salmenta idekitzen da, eta ondoko labelaren lortzea: Merkataritza/Salmenta – Osasun/Jendarte Lanbideen Lizeoa

2011

Jendeentzat laguntza artak eta zerbitzuak Baxo Profesionalaren idekitzea.
Elebitasuna Lizeo Profesionalera zabaltzen da.

2013

Lehen ES sailaren idekitzea baita ESn matematika hautuzkoan hartzeko aukeraren agertzea

2018

Antzerki hautabidearen idekitzea

2019

EPS (Gorputz Heziketa) hautabidearen idekitzea

2020

UFAren sortzea (CAP AEPE, MCVko terminal, CAP EPC eta BTS NDRC sailetako ikasleek aldizkako formakuntza segitzeko aukera)

2022

Ingeles eta Espainol DNL-en sortzea.
Aldizkako formakuntza bidez eta Pariseko kolegioarekin partaidetzan egin Bachelor Management Commercial-aren idekitzea

2023

Gorputz heziketa, Kirol Praktika eta Kultura berezitasunaren sortzea.

1829

Gurutzeko Andere Serorak Igonetik Uztaritzera heltzen dira

Uztaritzeko San Josepe Barnategiaren fundazioa.

1840

1904

Uztaritzeko San Josepe Fundazioa Hondarribiara (Gipuzkoa) lekualdatzen da.

San Josepe Barnategia berriz Uztaritzera lekualdatua da. Lehen mailako ziurtagiriaren prestatzea.

1926

1950

Bigarren mailaren idekitzea eta baxoaren prestaketa.

Estatuarekin bat egite kontratua

1972

1978

Eskola mistotasuna bigarren mailan

Zuzenbide laikoa. Sail teknologikoaren idekitzea eta Irakaskuntza Profesionaleko Lizeoaren idekitzea

1981

1983

Idekitzea, aitzineko Santa Teresako laborantza kurtsoen, Osasun eta Jendarte B.E.Paren, eta Merkataritza eta Salmenta B.E.Paren beretzearekin.

Salmenta eta ordezkaritza baxo profesionalen idekitzeak

1987

1988

Salmenta eta Saltegi Ekintzen B.E.P.-aren idekitzea

Salmenta Indarren BTS aren idekitzea

1989

1988 - 1990

Ingurumena hautuzko ikasgai gisa eta 2. orokorrean elebitasuna proposatzen.

2004

Haurtzaro Ttipiko CAP aren idekitzea

2008

2 urtez egiten den CAP Salmenta idekitzen da, eta ondoko labelaren lortzea: Merkataritza/Salmenta – Osasun/Jendarte Lanbideen Lizeoa

2011

Lehen ES sailaren idekitzea baita ESn matematika hautuzkoan hartzeko aukeraren agertzea

2018

EPS (Gorputz Heziketa) hautabidearen idekitzea

2020

Ingeles eta Espainol DNL-en sortzea.
Aldizkako formakuntza bidez eta Pariseko kolegioarekin partaidetzan egin Bachelor Management Commercial-aren idekitzea

2023

San Frantxes Xabier hurbileko kolegioarekin berregituraketa.

1998

Salmentaren Indarren BTS a BTS NRC bilakatzen da

2006

BEP Merkataritza eta Salmenta 3 urteko Baxo Profesional bilakatzen da

2009

Jendeentzat laguntza artak eta zerbitzuak Baxo Profesionalaren idekitzea.
Elebitasuna Lizeo Profesionalera zabaltzen da.

2013

Antzerkia hautabide gisa idekitzen da

2019

UFAren sortzea (CAP AEPE, MCVko terminal, CAP EPC eta BTS NDRC sailetako ikasleek aldizkako formakuntza segitzeko aukera)

2022

Gorputz heziketa, Kirol Praktika eta Kultura berezitasunaren sortzea.

Édito

« Ez sekula gazte bat etsitu »,
hoberena eman
Laguntza eman eta bideratzeko
Bere formakuntza eskolar, profesional,
eta espiritualaren bidean.

“Ez sekula gazte bat etsitu”, hoberena eman,
Bere jendetasunaren bidean, gorentasunerako bidean,
Bere lorepenerako bidean, laguntza emateko.

Hona zein den San Josepe Lizeoko proiektua

Bihotz oneko zorroztasunarekin, lana eta jendetasunarekin
Kalitatezko formkuntzarekin heldu den munduarentzat prestatzen ditugu
Bihotz oneko zorroztasunarekin, formakuntza orokor bat proposatzen dugu
Haien biziko bidera bideratzen ditugu, munduari eta ondokoari
idekia den formakuntza baten bidez
Izan daitezen haien biziaren jabe diren gizon eta emazteak
Izan daitezen heldu den munduaren bihotz oneko jabe,
Biharko jendartearen jabe.