Programme erasmus +

Erasmus + programa

Ikastetxe-proiektuaren barne, San Josepe lizeoak ikasleen autonomia, egokitzeko gaitasuna baita haien arduren zentzua garatu nahi ditu elkartasun espiritu batean, munduari idekitako Europar herritar bilakatzeko gisan.

Aurten, Erasmus+ beka bat eskuratzeko aukera ukan dugu, gailu berri bat hedatzeko helburuarekin: Lan munduko Formakuntza garaiak atzerrian

Programme Erasmus +

Nork balia dezake erasmus + mugikortasunaz ?

MCV Baxo profesionaleko leheneko ikasleek
ASSP Baxo profesionaleko saileko leheneko ikasleek

Noiz ?

5 astez maiatza bukaeratik ekaina bukaera arte

Non ?

Ingelesdunak Dublinera (Irlanda)
Espainieradunak Sevillara (Espainia)

Ongi prestatu beharra

Irail bukaeratik goiti, ikasle boluntarioei proposatuko diegu kurtso ordu bat gehiago astean, haien etorkizuneko lanbidea atzerriko hizkuntzan ikasteko helburuarekin.

DNL (Discipline Non Linguistique)a proposatuko dugu :

– Lehen MCV ko ikasleei Espainol eta Ingelesez
– Lehen ASSPko ikasleei Espainolez

Kurtsoa hizkuntzako irakasleak eta pratika irakasleak elgarrekin eremanen dute, saioak hiztegi profesionalera eta pratikara bideratuz (rol-jokoak, lan egoeran emateak, kasu zehatzak…) ikasleak atzerriko ikastaroetara joateko ahal bezain ongi prestatzeko.

Boluntarioei ideki programa

Ez da behartua Europako gailu horretan parte hartzea. Ikaslearen borondatean oinarritzen da, familiaren baimenarekin baita bere hizkuntza eta pratika irakasleen sustenguarekin ere.

Ondoko irizpideak kondutan hartuak izanen dira : Atzerriko hizkuntzako klaseetako parte hartze eta maila (ez da beharrezkoa maila bikaina ukatea, ikasle seriosak eta ikasteko gogoa dutenak nahi ditugu) Jarraikitasuna Portaera Lana Lizeoan eta enpresan erakutsi motibazio eta inplikazioa.

Ibilmoldea

Ikasleak familietan egonen dira, eta ikastaroak erakunde batek kudeaturiko tokiko enpresa eta egituretan eginen dira. Erakunde horrek bertan izanen diren ikasleak bideratuko eta lagunduko ditu eta talde pedagogikoak segipena segurtatuko du distantzian.

Talde pedagogikoak ikasleak ikastaro lekuraino lagunduko ditu, haien sartze ona segurtatu, enpresan lagundu eta hiria bisitaarazteko. Ikastaro bukaeran irakasleak haien xerka jinen dira, haien enpresako emaitzak ebaluatzeko eta Euskal Herrira sartzen laguntzeko. Ikastaro denboran, ikaslea bere irakaslearekin harremanetan izanen da, honek distantzian gidatu eta laguntzeko gisan.

erasmus beka

Erasmus + bekari esker 5 asteko ikastaroa (maiatza bukaeratik ekaina bukaera arte)parte handiz diruztatua izanen da.

– Ingelesdunek PFMP (ikastaroa) a Dublinen eginen dute (Irlanda)
– Esapinieradunek PFMP (ikastaroa) Sevillan eginen dute (Espainia)

Erasmus + gailuaren abantailak

Ingurumen profesionala Europa mailan ezagutu
Hizkuntza eta kultura gaitasunak ingelesez edo espainolez garatu
Lan munduko formakuntza garaia atzerrian egin
Curriculum Vitae a balorizatzea eta lan gaitasunak Europa mailan ezagutuak izatea
Baxoan punduak irabaztea Hautuzko unitateari esker Mugikortasuna
Errektoretzak eman eta ezagutu Europa mailako mugikortasun agiria eskuratzea

Xehetasun gehiago ?

Lorena Vidal, Erasmus + saileko irakasle arduradunarekin harremanetan sartu ondoko helbidera idatziz l.vidal@stjo64.fr

Programme Erasmus +
Programme Erasmus +
Programme Erasmus +