Pastorala

Pastorala

Munduari eta besteei idekitako ikastetxe katolikoa

Pastoralak giza ibilbide eta espiritual bat proposatzen dio bakoitzari, bere galderen erantzunak aurki ditzan eta gizatasunean eta espiritualtasunean aitzina dadin.

Gure taldean eskolako zuzendariak, eskolako pastoraltzan ari den animatzaile batek, ikasleek eta hezkuntza-taldeko kide batzuk osatzen dute, eta urte guzian zehar hitzordu eta proposamen ezberdinak egiten ditu.

kurutzeko andere serorak

San Josepe lizeoa Kurutzeko Andere Seroren babes pean da. Kurutzeko Andere Seroren egoitza La Puyen da (Potiers ondoan). Sortzaileak André-Hubert Fournet abadea eta Jeanne-Elisabeth Bichier des Ages dira. 

Potiers-etik hurbil dira:

Leku horiek xume bezain aberatsak dira. Gure humanitatearen erdi erdian hunkitzen gaitu.

pastorala deskubritu

Lehen hiruhilekoan, bigarren orokorreko ikasleek pastorala deskubritzen dute, hilabetean bi elkartzerekin.

pastoralako bizia

Urte osoan zehar, eguerdiko pausetan idekia da pastoralako gela. Harrera, entzute, trukaketa eta joko lekua da.

Astean behin, Solas taldea proposatua da. Enbeia duten gazteak elkartu eta gai batzuen inguruan libreki et errespetu osoan trukatzen dute.

fede eta anaitasun esperientzia bizitzea

Lourdes

Irailean egiten da da Lourdesko elizbarrutiko erromesaldia, Basco-Béarnaise Ospitalitatearekin.

Terminaleko ikasleei proposatzen zaie eri, elbarritu edo adineko pertsonen zerbitzuko ematea.

photo lourdes 9
photo lourdes 2

Jon Doni Jakue bidea

Uztaritzeko San Josepe Lizeoko Pastoralako gazte talde batek erabaki du beila bat egitea, kostako bidea hartuz lizeotik abiatuz Konpostela arte.

Aurten, 2023an bururatu da beila hori Konpostelan. 2015az geroz, urtero, gazte talde batek ehun bat kilometro egin ditu bide horretan. 7 etapa behar izan dira Uztaritze eta Konpostela bereizten dituzten 865km ak egiteko.

Gaurko beilari, biharko beilari

Zazpi urte horietan gazte frangok beilan parte hartu du, batzuk lizeotik abiatuz, unibertsitateko ikasketa denboran segituz, edota haien biziko proiektua eraikiz.

Proiektuaren hastapenetik erabaki zen beilako azken urratsa egiteko parte hartzaile guziak gonbidatuko zirela. Batzuk aste osorako libratzen lortu dute, beste batzuk azken kilometroak egiteko etorri dira hiru egunez. Hori dela eta, izan hastapeneko beilari edo beilari gazteago, denek elgarrekin deskubritu ahal izan dugu Konpostelako Saint-Jacques katedrala.

Parte hartu zuten ekitaldian, omenduak izan dira, Filipinetako, Koreako, Italiako eta beste herrialde batzuetako erromesak ospatzen ziren bitartean.

Zoriona ez da beila bukaeran, beila da zoriona.

formatu, hezi

Lekuko bat heldu da bere bizi pertsonala gazteei partekatzera.

meza eman, kristoren berri eman

Meza emateak proposatzen dira, bereziki, sartzean, Eguberriz eta lizeoko patroi den San Josepe ospakizunaren kari.

elkartasuna

Ekintza ezberdinak proposatzen dira, besteak beste irris gatilua eta bihotzeko ostaturako eta elikagai bankurako bilketa.