Bixente CHABANNEk bakarkako idazketan lehen saria eskuratu du.
Maiana ETCHEVERRY eta Oihana INCHAUSTIk taldekako idazketan lehen saria eskuratu dute.
Goresmenak zuei baita parte hartzaile guziei ere, lan polita egin duzue denek.
Artzain gaztea eta Lami jende jalea
Duela aspaldi, Euskal Herriaren Iparraldean, Pettan izeneko artzain gazte bat bere aitonaren etxean bizi
zen. Bere aitonaz ongi okupatzen zen, azken hori zaharregia zelako lan egiteko. Baina nahiz eta gizon
z aharra ez zen gai ardietaz okupatzeko, kontseilu onak emaiten zizkion, bizi guzi baten
esperientzia bazuelako. Biak herri ttipi batean bizi ziren, eta elgarrekin uros ziren.
Baina egun batez, Pettanek oihu batzuk entzun zituen etxerat sartzen ari zelarik. Ikusi eta bere aitatxi ongi
zenez, lasterka herriko plazarat joan zen. Han, herritar guziak herri zentroan elkartuak ziren, ondorioz
hurbildu zen eta jendeen artetik bide bat atzeman eta, ikusmen miresgarri bat ukan zuen. Hor, jende
guzien artean, andere ile hori bat ikusi zuen, denen erdian. Esku batetik, bere urrezko orrazia bere ileetan
pasatzen zuen, eta bere begirada pertsona batetik besterat pasatzen zuen. Bainan hobekiago begiratu eta,
Pettanek amets bati uste ukan zuen : neska horrek ahate zangoak zituen !
Pixka bat goaitatu eta, andereak bere eskuetan jo zuen isiltasuna lortzeko, eta irriño batekin hitz horiek
esan zituen :
– Egun on deneri ! Barkatu hain zuzena izaiteaz, baina joko ttipi bat eginen dugu ! Beharbada deia ikusi
duzue, baina lamin bat naiz. Artzamendiko harpe batean bizi naiz, eta 300 urte guziz jausten naiz…
Jateko. Eta gaur, nire biktimak zirezte ! Baina ez zaiteztela izi, hala ere jokalari ona izanen naiz eta
emanen dizuet bizitzeko aukera bat. Badituzue hiru entsegu : nire izena atsemaiten baduzue, bizirik
egonen zirezte ! Baina tronpatzen bazirezte, lehenak janak izanen zirezte. Orduan, boluntariorik ba ote da
?
Beldur ikara bat senditu zen biztanleen artean. Oso zuhurra ote dea lamin batekin jostatzea ? Baina hala
ere, herriko gazte azkarrena hurbildu zen : Mikel. Orduan, laminaren aintzinera hurbildu zen eta lehen
entsegua xahutu zuen.
– E, neskatsa ! Sar zaitez zure harpera, ez baldin baduzu nahi nire ukabilekin arazoa konpon dezadan !
Deitzen ahal zira Maialen edo edozoin izen, futitz…
Bainan Mikelek ez zuen bere esaldia bukatzeko denborarik ukan, lamiak mokadu batez irentsi zuelako.
Hori ikusirik, biztanle guziek ulertu zuten joko hori seriosa zela. Baina denak ikaratuak zirelarik, mutiko
gazte bat aintzinatu zen : Peio. Ez zen ongi ikusia herrian, beti sudurra bere liburuetan sartua zuelako.
Baina egun guziez irakurtzen zuelako, mitologiari buruz gauza ainitz ikasi zituen. Eta hola Peio gazteak
bigarren entsegua xahutu zuen.
– Laminei buruz gauza ainitz irakurri ditut, eta egun batez lamin baten haurraren izenaren inguruan
pasatzen zen ipuin bat ikusi dut. Zure izena Aitor dea ?
Eta gazte hunen bizia hitz horren gainean bukatu zen. Hori ikusirik, orain arte eskapatu ez zirenak oihuka
hasi ziren. Bainan ikusgarri afrus horren erdian, Pettan pentsaketan hasi zen. Ez zen inor Laminaren
jokoan sartuko, sobera izituak zirelakotz. Ondorioz, herria salbatzeko azken xantza zen? Eta bazakien
nola atxeman laminaren izena !
Fite fite bere aitatxiren oherat joan zen azken hura iratzartzeko. Istorio guzia kondatu eta, gizon zaharrak
gogoetatu zuen eta azkenik erran zuen :
– Laminak izaki kitzikatzaileak dira, eta maite dute gizonekin jostatzea. Galdegin badu bere izena
atsemaitea, orduan seguraski uste du ez dugula sekula atxemanen. Ondorioz, pentsatzen ahal dugu oihan
erdian harpe batean bizi den lami baten izena bere bizilekuaren alderantzizkoa izanen dela ! Eta zer da
mendiaren eta oihanaren alderantzizkoa ?
Hori entzun eta, fite fite Pettan herri plazarat jautsi zen eta laminaren aintzinerat arribatu eta, oihu egin
zuen :
– Itsaso da zure izena !!
Orduan lamiak segundu batez aurpegi ikaratu bat erakutsi zuen biztanleeri, izigarriko zartatze batean
desagertu aitzin. Lamina xutik egon zen lekuan, jende multzo berri bat zegoen : Mikel, Peio , eta lamiak
urteetan zehar jan zituen biztanle guziak hor ziren, plazaren erdian. Ondorioz, pertsona guzi horiek
herrian instalatu ziren, eta horrela Itsasu herria sortu zen.
Uztaritzeko San Josepe lizeoa
Izena: Bixente Chabanne
Lehen elebiduna
Bakarka egina
625 hitz
Uztaritzeko San Josepe lizeoa
Maitasunaren malkoak
Bazen behin, Malko izeneko herrixka batean, harriduri berezi eta misteriotsu bat. Gaur egun ere,
guttik dakite harriduri honen egiazko istorioa, baina zuen zorionerako, nik dakit.
Duela aspaldi, urtero, udaberriaren ospatzeko, mendialdean bizi ziren laminek lezetik ateratzeko deretxoa
zuten egun baterako, gizaki zangoak ukanez.
Egun batez, Lilia izeneko lamina lezetik atera zen eta herrixkarat abiatu. Gure lamina liluratua zen: ahate
zangorik gabe, libre senditzen zen. Bere bidean, saltoka eta dantzan ari zen. Bat batean, zerbaitekin edo
hobeki errateko norbaitekin koskatu zen. Norbait hori, herritar bat zen, Xan izenekoa.
– Barka nazazu, esan zuen Liliak.
– Ez da deus, erantzun zion Xanek- nola duzu izena?
– Lilia.
Hortik landa, egun osoan elkarrekin egon ziren, eleketan. Egun honen bukaeran, biak maiteminduta
zeuden, eta Xanek Liliari galdegin zion berekin ezkontzea. Laminak, pozez beterik, baietz esan zuen.
Anartean, eguzkia beheiti zioan, eta Lilia oroitu zen fitesko bere egiazko hankak berreskuratuko zituela.
Orduan, eskapatu zen eta galdegin zion bere maiteminduari bere ahanztea, betirako. Baina Xanek
desobeditu zuen eta bere xerka joan zen. Atzeman zuen Lilia arrosa batzuen ondoan, negarrez ari. Eta
ikusi zituen. Bere ahate zangoak. Orduan, ulertu zuen lamin bat zela. Hastapen batean, lotsatua zen, baina
ondotik bere maitearen ondoan jarri zen.
– Zer egiten duzu hemen ? Esan nizun ez jitea nere xerka! esan zuen Liliak.
– Zendako ez didazu esan lamin bat zinela?
– Beldur nintzen zure erreakzioaz…
Luzaz mintzatu ziren bi gazteak, eta ororen buru, ohartu ziren ezerk ezin zuela beren arteko amodioa
geldiarazi. Orduan, erabaki zuten beren ezkont-hitzak hala ere ospatzea.
Bihotza maitasunez beterik, Xan etxera joan zen, egonezinik, amari berri ona jakinarazteko. Xanek istoria
guzia kondatu zion baina amak ez zuen ukan Xanek igurikatzen zuen erreakzioa :
– Ni bizirik naizeno, ez zara ezkonduko munstro batekin ! oihukatu zuen amak.
-Baina ama, egiazko neska maitagarri bat da ! erantzun zuen Xan-ek etsiturik.
-Ez zira ezkonduko lamina zahar horrekin! Zure aitak hori entzungo balu…
-Amatto, maite zaitut ezer baino gehiago, baina lehen aldikotz, desobedituko zaitut. Ezkonduko naiz
Liliarekin, zuri gustatu ala ez.
Ondoren, Xan bere etxetik atera zen, bihotza dorpe eta diru gutirekin sakelan. Liliarengana joan zen
mendira eta kondatu zion bere amarekin gertatu zena. Ohartu ziren Malkon ez zutela gehiago ezer egin
beharrik, beraz eskapatzea erabaki zuten. Aldi berean, herrixkan, Amak mobilizatu zituen bertze
herritarrak eta elgarrekin antolatu zuten Lamien ihiztatzea. Tortxa, xixpa eta makilekin armatuak ziren eta
mendirat buruz joaten ziren, itxura ezin gaiztoago batekin. Bi amorosek aditu zituzten herritarren oihuak
herrixkatik. Azkenean, ulertu zuten ihes egiteak ez zuela deus aldatuko: edonorat joanik ere, ez ziren
sekulan onartuak izanen. Beraz, azken etsipen oldar batean, amore eman zuten. Herritarrek ereman
zituzten herriko plazarat, eta han sura kondenatuak izan ziren. Bi amorosak bata bestearen ondoan
zeuden, eskuz-esku, eta bakotxak malko ttipi bat isuri zuen beren ezinezko maitasunaren oroitzapenean.
Bat-batean, harriduri bihurtu ziren; horrendako, ez ziren sekulan bereiziak izan. Beren maitasunaren
sanotasuna ikusiz, herritarrek herrixka Malko berrizendatu zuten. Hortik landa, sekulan zimeldu ez zen
arrosa bat pusatu zen, bi maiteen oroitzapenez.
Binaka egina:
Maiana Etcheverry
Oihana Inchausti
Lehen elebidunak
502 hitz
Uztaritzeko San Josepe lizeoa