Omoneria
Gazte guziei luzatu proposamenak
Gela bakoitzak 3 gaien artean bat hautatzen du edo gai librea hauta dezakete. Kanpoko parte hartzaile batzuk heldu dira argibide, lekukotasun ematera, debate formatua hartuz gazteen galderei erantzutera.
Hona jadanik landuak izan gai batzuk:
-Neska-mutiko harremana,
-Sektak,
-Presondegiko bizia,
-Fenomeno para-normalak,
-Organo ematea,
-Familia,
-Emmaüs,
-Bortizkeriak,
-Droga-alkohola,
-Hiesa,
-Jainkorik ba ote da?
Mezak eta ospakizunak
Ospakizun batzuk proposatzen zaizkie nahiantei lizeo ondoko kaperan. Ospakizun horiek Uztaritzeko apez batek erematen ditu, eta lizeoko gela ezberdinetako ikasleek animatzen dituzte haien maneran.
Biziko lekukotasunak
Haien bizipen, istoria kondatzera heldu zaizkigun hizlariak errezibitu izan ditugu. Haien artean, Tim Guénard, Guy Gilbert, Larre anderea,…
Lurdeseko beila
Urtero gure lizeoak Hospitalité Basco Bearnaise-k antolatu Lurdeseko ohiko erien beilan parte hartzen du. Aldi oro esperientzia ahantzezina izaten da.
Jon Doni Jakueren bideetan
Ikasle batzuen galdeari erantzuteko, irakasle talde batek erabaki du Jon Doni Jakueren bideetan engaiatzea erabaki du. Urtero, zenbait ikasle irakasleen laguntzarekin 3 egunez ibiltzen dira bide horietan gaindi. Abentura 2006ko maiatzean abiatu zen,Donibane Garazitik Iruñaraino joanez.
Cet article est aussi disponible en : Français (French)