05 59 70 39 70 direction@saintjo64.fr

Elurra, euria eta Ihauteriak

Joan den otsailaren 12an, astearte gizena baitzen, Uztaritzetik autobusez abiatu ginen Nafarroarantz, Lantzeko ihauteriak Herrian bertan bizitzeko.

Cliquez ici pour lire la suite

Bi oren bideren ondotik heldu ginen eta “bai hor, den dena xuria zen elurrez betea!” “ Txokoleta esnea hartu bixkotx poxi batekin berotzeko eta eguerdi arte libro ginen herrian ibiltzeko bainan egia erran fite egina zen herriaren itzulia… elurrean jostatu ginen eta argazki zonbait egin….Eguerditan herriko etxeak prestatu gela batetan piknikatu ginuen eta horren ondotik berriz herriko ostatura joan ginen, han bertan prestatzen baitziren arratsaldeko ihauterirako : ikusi ginuen nola lastoz betetzen zuten Ziripot, ikusi ginuen Miel Otxin handia prestatzen, baita ere Txatxoak beztitzen ari.

Bi orenetan, pertsonai guziak tanpez etxe guzietatik ateratu ziren. Karrikan metatu ziren jendeak animatuz, joz edo beldur araziz. Arotzak et zaldiko hor ziren ere…. Denak musikaren soinuan plazara joan ziren eta delako Lantzeko ihauteri dantza famatua hasi zuten, hamar minuta geldi geldia. Euria jauts ahala ari zelakotz arratseldeko pesta hor utzi dugu, autobusara lasterka joanez. Hozturik eta bustiturik sartu ginen, bainan egun goxoan elagrrekin pasatu ginuela gogoratuz, oroitzapen ona atxiki ginuen.


Une cinquantaine d’élèves du lycée se sont rendus à Lantz ce mardi 12 février 2013 pour assister au Carnaval.  Après avoir observé les  préparatifs : habillage des acteurs-danseurs , les jeunes ont suivi le Miel-Otxin dans les rues enneigées du village. Pour finir, sur la place du fronton  autour du « Miel-Otxin », tous les protagonistes se sont retrouvés et les «txatxoak » en cercle ont dansé le Zortziko de Lantz.

Une belle découverte culturelle pour ces jeunes bascophones et ces danseurs de l’atelier de danse basque du lycée !

%d blogueurs aiment cette page :