05 59 70 39 70 direction@saintjo64.fr

Ikastetxearen proiektua

Gure hezkuntza-proiektua errespetatuz, hau da gure ikastetxearen proiektua.

4 ardatz:

Nire lanbiderantz, nire etorkizunerantz;
Nire autonomiarantz, nire erantzukizunerantz;
Hemengo eta beste leku batzuetako jendearengana irekitzea;
Elkarri laguntzea eta elkarrekin eraikitzea.

1. ardatza: Nire lanbiderantz, nire etorkizunerantz

1. helburua: ikaslea orientazio-proiektua eraikitzen lagundu

-Baxo ondoko ibilbideei buruzko orientazio- eta informazio-ekintzak proposatzea (baxo profesionala edo baxo orokorra);
-Lanbideak eta lanbide-ingurunea ezagutzeko ekintzak proposatzea;
-Irakasleak eskola, goi mailako hezkuntza eta lanbide mailen aniztasunerako gaitzea.

2. helburua: ikasleari bere burua hobeto ezagutzen laguntzea

-Denbora hutsalak proposatzea, nork bere burua ezagutzeko (barnekotasuna);
-emozioen kudeaketa lantzea;

-Hezkuntza-taldearen prestakuntza-denborak bultzatzea, gazteak hobeki laguntzeko.

3. helburua: bizitza profesionaleko aktoreekin harremanak izatea

tokiko sarearekin aliantzak egitea;
lanbide heziketako aldietan lanbide esperientzia izatea;
profesionalen eta ikasleen arteko topaketa ahalbidetzea.

4. helburua: teknologia berrien erabilera garatzea

hezkuntza-taldeak IKTen erabilera sakontzea;
ikasleak IKTen erabilera arrazionalaren inguruan sentsibilizatzea;
Hezkuntza-komunitate osoa sentsibilizatzea Interneteko sare sozialen arriskuen inguruan.

2. ardatza: Nire autonomiarantz, nire ardura-hartzerantz

1. helburua: nire hezkuntzako aktore izatea

Ikasleen autonomia bultzatzea lanbide inguruneko prestakuntza aldiak bilatzeko.
Irakasleen eta ikasleen arteko truke-denborak garatzea, orientazio-proiektuak lantzeko.

2. helburua: Ekimenei ausartzea eta huts egiten ikastea

Gazteak konprometitzeko moduko jarduerak proposatzea;
Akatsaren tokiari eta haren balio pedagogikoari buruzko hausnarketa egitea.
Ekimena eta erantzukizuna hartzen ahalbidetzea (tutoretza – delegatua – etxearen kudeaketa).

3. helburua: egokitzeko gaitasuna garatzea

-Ikasleei egokitze-gaitasuna (informazioa, garapen digitala…) garatzeko tresnak ematea, aldatzen ari den mundu batean;
-Bakoitzari testuinguru pluralista batean pertsonen aniztasunari aurre egiteko ekintzak ezartzea. (pertsona ezezagunei heltzeko, ezagutza- eta baliabide-sare bat eratzeko edo lehendik dauden sareetan sartzeko);
-Komunitateko helduak gazteen bilakaerei eta sortzen ari den munduaren erronka handiei buruz formatzea.

 

3. ardatza: Besteei irekitzea: hemengo eta beste lekuetakoei idekitzea…

1. helburua: ikasleei elkarrekin bizitzen erakustea

-Elkarbizitzaren gaiari buruzko ikastetxe-kontseilua egitea.
-Ikasleen batzarra sortzea, establezimenduko komunitateari eta bizitzari buruz eztabaidatzeko.
-Gazte eta helduen arteko konfiantza.

2. helburua: ikasleen kultura-irekiera bultzatzea

-Hizkuntzak menderatzea sustatzea;
-Beste adierazpide batzuetarako sarbidea ahalbidetzea (antzerkia, musika…);
-Nazioarteko trukeak eta irekiera garatzea.

3. helburua: Espiritualki goratzea

-Egutegi liturgikoaren denbora gogorrak proposatzea;
-Enpatia eta errukia garatzea borondatezko ekintzen bidez;
-Hitz hartze eta entzute denborak eskaintzea;
-Otoitz denborak proposatzea.

4. ardatza: Elkar laguntzea eta elkarrekin eraikitzea

1. helburua: ikasle eta irakasle berriak hartzea haiekin batera joateko

-Ikasle edo irakasle tutoreak izendatu sartu berriak gidatzeko;
-Urte-hastapenean harrera-denbora azkarrak proposatzea;
Helduentzat ongietorri-liburuxka sortzea: “Zu zara? ».

2. helburua: elkar laguntzea eta onginahia lehenestea

-Ikasleekin lotura soziala sortzeko denbora hartzea;
-Elkarrekin ongi bizitzeko lotura soziala mantentzea;
-Gure burua hobeki ezagutzen lagunduko duten proiektuak bultzatzea;
-Ikasleen arrakasta lortzeko tresnak proposatzea.

Cet article est aussi disponible en : Français (French)