Euskararen erabilpena sustatzeko lizeoko leheneko eta terminaleko ikasleek baita irakasle eta langile frangok Euskaraldian parte hartu dute azaroaren 20tik abendoaren 4ra.
Biba desafioan sartu diren parte hartzaile guziei !
Hori dela eta, leheneko LLCER berezitasuneko ikasleek proiektu eder bat burutu dute Euskaraldiaren kari, eskolako haurrei liburu baten istorio kondaketa eginez bideo batetan.
Ikasleek 3/10 urteko haurrentzat egokia zen liburu edo ipuin bat hautatu behar izan dute, testua berenganatu eta bukatzeko ipuina kondatu haien burua filmatuz.
Lan izigarri seriosa ereman dute, dudarik gabe Uztaritzeko San Bixente eskolako ikasleek gustukoa ukan dutena. Txalo ! Honela lizeoko ikasleek eskolakoekin lotura polita egin ahal izan dute.
Hor dituzue ikasleen lanen emaitzak :
Kolorea aldatu nahi zuen otsoa – Louane
Nola dastatu ilargia – Benoit
Ez da ahotsik behar – Nelly
Munstro arrosa – Marina https://youtu.be/PmHAnqrViK8
Ilargi – Nahia, Marion
https://youtu.be/pdA3_PpbCZg
Cet article est aussi disponible en : Français (French)