Aste urdina 1951.urteko urrian sortu da. Gure gizartean adineko pertsonen tokia goraipatzea du helburu. Aurten gaia berezia zuen, hala nola « Elgarrekin, untsa gure adinean, untsa gure lurraldean ».
Aste urdinak parada polita eman du San Josepe Lizeoko bigarren ASSPko ikasleer trukaketak sortzeko Andaula zahar etxeko pertsonekin baita Uztaritzeko Eki Begia aisialdi zentroarekin ere. Lehenik ikasleek atsalde zonbaitzu pasa dituzte zahar etxean lurraldeari buruzko jokoak proposatuz adineko pertsoner. Ondoren, Aste Urdineko 70 urteen karietara ikasleek gutun solasaldi bat antolatu dute Andaulako auzokoekin (« gutun bat irrino bat » ekintza).
Bukatzeko Aste Urdina, Lizeoko ikasleak, Ur Begi eta Uztaritzen kantuz elkarteekin batera besta bat antolatu dute zahar etxeko kanpokaldean. Egun eguzkitxu hartan, denak loriaturik, ikusi ditugu dantzan bai kantuz ikasleak, haurrak, familiak, langileak baita adineko pertsonak ere.
Aste urdinak eta horrelako mementuak erakusten digu zoin garrantzitsua den lotura mantentzea zahar eta gazteen artean.
Cet article est aussi disponible en : Français (French)