Kattin CHABANNE élève de première générale, a gagné le concours d’écriture Haziak Idazle 2020 organisé par l’association Euskal Haziak.
Félicitations pour ce beau travail Kattin, et bravo à tous les participants de la classe de LLCER basque.
Voici le texte écrit par Kattin
Elearen istorioa
Istorio bat zabaldu da nire lizeoan ; denek erraten dute, urte batzu lehenago (~2015), Elea izeneko neska bat, Baionakoa, gure lizeoan zela. Handia omen zen, ile ilunekin, oso ederra. Etxean, bere aita, ama eta ahizpa handiarekin bizi zen. Betidanik, denekin gaixtoa zen : eskolan, bere gelako manatzailea zen. Kolegioan, neska batzu ttipitzen eta baztertzen zituen, eta lizeoan, jende isilak jazartzen zituen. Neska hori, oso tontoa izanik, irakasleek erredoblaarazi nahi zuten arren, gure eskola pribatuan egoten zen, sekula errepikatu gabe, bere gurasoek lizeoari diru zama handi bat proposatzen zutelako sekretuki.
Bere gurasoen diruari esker, neska honek, beti moda berriko eta markako jauntziak zituen soinean, eta bere baitako konfientzia oso haundi bat. Neska horren bizia hastapenetik antolatua zen : bere burasoen diruarekin, ikasketa handiak egin beharko zituen. Unibertsitate bat deia hautatua zuten haien alabarentzat.
Baina egun batez, baxoa ukan eta, udako bakantzetan, bere gurasoek hegazkin istripu bat ukan zuten, eta han bertan hil ziren.
Hiltzean, beren lehen alabari eman zioten haien diru guztia – gehien maite zuten haurrari hain zuzen ere eta ez zentimo bat Eleari. Beraz, gaixo neskak ez zuen gehiago dirurik.
Horregatik, Eleak ezin izan zuen ikasketarik egin, eta bere unibertsitatea utzi behar izan zuen. Ondorioz, Eleak hiruzpalau urtez, bere ahizpa haundiaren etxean gau guziz lo egin zuen, bere etxea ezin baitzuen ordaindu.
Urte zonbaiten buruan, bere ahizpa aspertua zen Elearekin beti egoteaz, beraz erran zion lan baten atzematea, eta beste etxe baten erostea. Diplomarik gabe, Eleak hautatu zuen « Pôle emploi »-n bere burua inskribatzea ; bere lehen hitzordua ukan zuen. Lehen aldiko joan zen, estrezaturik. Bere ahizparen jauntzi ederrenak hartu zituen, eta polit-polit eman zen. Baina bere baitan, Eleak bazakien ez zuela inioiz lanik atzemanen, brebeta ere ez baitzuen.
« Pôle-emploi »-ko emazteak sarrarazi zuen, eta hamar bat minuta goitatu behar izan zuen. Ondotik, bulego batean sartu zen. Jarri zen, eta burua lehen aldiko altxatuz, bere laguntzaile berriaren bisaia ikusi zuen… Amets gaixto batean bezala senditu zen…
Bere laguntzailea, lau urte luzez kolegioan jazartu zuen neska zen…
Erran dezakegu, « xapela buruan astoa beti asto » ongi joaten zaiola Eleari.